FOKU
Ekoizpen Audiobisuala

Istorioak kontatzen ditugu

Gure inguruan gertatzen dena ulertu eta azaleratzeko istorioak sortzen ditugu. FOKUn istorio horiek irudiak eta audioa erabiliz kontatzen ditugu, ikusentzunekoen hizkuntza erabiliz. Istorioak eraikitzea gustatzen zaigu, errelato bakoitza goxotasunez zainduz, sakondu nahi dugun kontzeptuan fokua jarriz.

Hori da hain zuzen guk egitean duguna, fokua istorio askotako une, esaldi edo ideietara eramaten dugu. Kasu bakoitzerako egokiena den formatua zehaztuz, narratiba bat eraikiz, bere denborak, neurriak, irudiak, esaldiak eta soinua erabakiz. Proiektu bakoitzak lan taldea bat eskatzen du eta proiektu bakoitzerako onenen lan taldea osatzen dugu, aliantzak eraikiz, ezberdinen artean gehiago sortzen dugulako. Proiektu bakoitzarentzat tresnarik egokienak erabiliz, teknologiarekiko egokitzapenean aliatu bat gehiago lortzen dugulako irudi eta soinurik onena bilatzeko bidean.

Img

Gure Zerbitzuak

FOKUk eremu audiobisualean dauden produktu ezberdinak ekoizteko gaitasuna dauka,
helburu eta formatu ezberdinetako produkzioak, bezero eta behar anitzei erantzunez.

Sorkuntza

Buruan izkutuan zegoen ideia printza bat, intuiziora iristen ez zena, produktu bat izatera eramateko ausardia.

Telebista Programak

Telebistarako entretenimendu programak ekoizten ditugu.

Dokumentalgintza

Gertaera batetan arakatu, testigantzak jaso, ikuspegi ezberdinak bilatu, dokumentatu eta prozesuan istorio bat eraikitzea gustatzen zaigu.

Bideo korporatiboak

Telebistarako zein sare sozialetarako eta publizitate helburuekin egiten diren mota askotako formatoak ekoizten ditu FOKUk.

Ekitaldien zuzeneko ekoizpenak

Zuzeneko emisio batek publiko ezberdinak ekitaldiarekin konektatzeko aukera ematen du, irudi eta soinu kalitatea inoiz baino garrantzitsuagoa da orain.

Zuzeneko bideo seinalea sare sozialetara

Bideo seinalea jaso eta helmuga ezberdinetara eramateko gaitasuna daukagu, sare sozial eta webgune ezberdinetan seinalea emitituz, publikoaren bila joanez.

Argazki eta bideo informatiboak

Aktualitatearekin lotura duten ekimenak argazki zein bideo formatuan jasotzen ditugu, hedabideei banatzeko edo ekitaldiaren antolatzaileei entregatzeko.

Bideo eta argazki artxibaketa

2.000.000 argazki eta milaka bideo grabazio jaso, estandarizatu, dokumentatu eta artxibatzen ditu FOKUk. Propioak zein hirugarrengoen artxiboak kudeatuz.

Jarri gurekin harremanetan

Kontatu iezaguzu zure istorioa