Lan eskaintzak

ARGAZKI PRESS - FOKU

Ekoizpen arduraduna eta dokumentalista

ARGAZKI PRESS-FOKUk ekoizpen arduraduna eta dokumentalista lanpostua betetzeko hautaketa prozesua ireki du.

Lanpostua Donostiako bulegoetan, Zuatzu poligonoan, gauzatuko litzateke.

ARGAZKI PRESS-FOKUn lan egiteko interesa baduzu, bidali zure curriculuma idazkaritza@foku.eus helbide elektronikora ekainaren 7a baino lehen.

Ekoizpena

Bezeroen eskaerak eta proiektu bakoitzaren garapena kudeatzeko ardura.

Koordinazioa

Agentziako profesional eta kolaboratzaileen arteko lana antolatu eta koordinatzeko gaitasuna.

Dokumentazioa

Proiektuetako dokumentazioa kudeatu eta barne zein kanpo komunikazioa erraztea.

Lanpostuaren xehetasunak

FOKUk antolakuntzarako gaitasuna, komunikaziorako trebetasuna eta ikus-entzunezkoen edo sormenaren eremuan interesa duen pertsona bat bilatzen du.

Erantzukizun nagusiak

  • Bezeroen eskaerak kudeatu.
  • Agentziako profesional eta kolaboratzaileen artean zereginak banatu eta koordinatu.
  • Proiektu bakoitzari lotutako dokumentazioa kudeatu.
  • Barne eta kanpo komunikazioa erraztu.

Lehenesten den profila

  • Ekoizpen kudeaketan edo antzeko lanetan aurretiazko esperientzia, ahal dela sormenarekin edo argazkilaritzarekin lotutako sektoreetan.
  • Antolakuntzarako trebetasuna eta lantaldeak koordinatzeko gaitasuna.
  • Dokumentazioari eta artxibatze digitalari buruzko oinarrizko ezagutza.
  • Komunikaziorako trebetasuna eta bezeroekin eta kolaboratzaileekin gertuko harremana eta jarrera mantentzeko gaitasuna.
  • Ardura eta aurreikusi gabeko arazoak konpontzeko trebetasuna.
  • Euskaraz ahoz zein idatziz komunikatzeko gaitasuna.

Kontuan izango dira

  • Ikus-entzunezko ekoizpenarekin, kultura kudeaketarekin edo antzeko arloekin lotutako prestakuntza.
  • Proiektuen kudeaketan eta dokumentuen artxibatzeko tresna digitalen ezagutza izatea.
  • Frantsesaren eta ingelesaren ezagutza.
  • Lanpostua Donostiako bulegoetan, Zuatzu poligonoan, gauzatuko litzateke; beraz, gertutasuna lehenetsiko da.

Bidali zure curriculuma

Idatzi FOKUra